Boluntariotza sustatzeko zerbitzua

Portugaleteko Boluntariotza Sustatzeko Zerbitzua

Adaka Manuel Calvo Fundazioak eta Portugaleteko Udalak sortu zuten, herrian boluntariotza eta boluntarioen elkarteak sustatu eta bultzatzeko xedez.

Adaka komunikazio, lan eta topaketarako lekua da. Gure zerbitzuen onuradunak irabazi-asmorik gabeko elkarteak dira, boluntarioak eta herritarrak oro har, Portugaleten boluntariotza-lanean jardun nahi izanez gero.

Portugaleteko Boluntariotza Sustatzeko Zerbitzuak elkarteen eta gizarteko eragileen eskura jarri nahi ditu elkartasun eta boluntariotzaren eremuan egiten duten lana errazteko eta hobetzeko behar dituzten tresnak eta baliabideak.

Adakak elkarteen parte-hartzearen eta garapenaren alde dihardu, lagundu egiten die prestakuntzan, kudeaketan, teknologia berrien erabileran eta beren arteko harremanean. Horretarako, egunera arte burutu dituen jarduerez gain, beste tresna bat paratu berri du Interneten: boluntariotzaren ataria, alegia. Atari horren bidez, errazagoa eta estuagoa izango da elkarteen eta herritarren arteko harremana, eta elkarteek eta gizarte-eragileek sarean egiten duten lana ere bai.

WEBERAKO LOTURA

Marca Adaka

GALERIA FOTOGRAFIKORAKO LOTURA

 

  • 2014-10-30-17.09.43
  • 2015-06-20-17.34.14
  • 3925664383_4557f8ef4d_b
  • Globada
  • IMG_20170428_105018
  • IMG_20170428_132908
  • IMG_20170607_174839
  • IMG_20170607_174857
  • IMG_20171221_173243
  • IMG_20171221_173456
  • IMG_20171221_180501
  • IMG_20171221_192412
  • IMG_4646
  • IMG_4724
  • IMG_4743
  • IMG_7771