Berrikuntza-Formazioa
INGURUMEN-BOLUNTARIOTZA: BASURALEZA-PORTUGALETE |
Basuraleza-Portugaletek giza ekintzek utzitako hondakinak biltzen ditu Portugaleteko Ballonti ibaiaren hegalen inguruko hiri-inguruko berdegune batean. 16 eta 72 urte bitarteko hamar emakumek parte hartzen dute, ingurumenaren babesari buruzko kezka dutenak. Bildutako datuak '1m² zaborreriaren aurka' kanpainan partekatzen dira. Kanpaina SEO/BirdLife-ren Liberia proiektuaren parte da, Ecoembes-ekin aliantzan, ontziak birziklatuz ekonomia zirkularra sustatzen duen ingurumen-erakundearekin. BASURALEZA-PORTUGALETE proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa du. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila HELBURU OROKORRA Herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea naturguneak zaborrik gabe mantentzeko eta, horrela, biodibertsitatearen alde askoz ere bizitza gehiago askatzeko. HELBURU ESPEZIFIKOAK Herritarren parte-hartzea sustatzea |
HIZTUN-BIKOTEAKNazioarteko laguntzaren eskatzaile edo onuradunei tokiko hizkuntzen ezagutza eta praktika erraztera zuzendutako proiektua da, haien integrazioa eta parte-hartze soziala errazteko helburuarekin. Oztopo horiek ezabatzeko, hizkuntza-bikoteen proiektu bat planteatzen dugu, Portugaleteko pertsonak eta gaur egun gure herrian bizi diren hainbat herrialdetako errefuxiatuak harremanetan jarri eta elkar ezagutzeko. Helburua bikoitza da: batetik, gure udalerrian harrera egiten zaien pertsonek harreman estuagoa izatea hizkuntzarekin eta ingurunearekin, eta, bestetik, bertako pertsonek gure gizartearen kultura anitzeko errealitatea ezagutzeko esperientzia izatea. HELBURU OROKORRA HELBURU ESPEZIFIKOAK |
NAGUSI KONEKTATUAKTOKIKO ESTRATEGIA ETEN DIGITALIK GABEKO ZAHARTZE AKTIBOA BULTZATZEKO HELBURU OROKORRA Lagundu nagusiei zahartze aktiboa lortzen baita haien parte-hartze soziala hobetzen ere telefono adimendunak erabilita eten digitala txikiagotzeko xedez.
BOLUNTARIOTZAREN MENTORIZAZIOA
HELBURU OROKORRA Portugaleten kalitateko boluntariotza sustatzea mentorizazioaren bidez gazteak bizitzarako trebetasunetan iaioagoak izan daitezen. Berebat, boluntariotza-lanetan esperientzia handiko pertsonak lagun izango dituzte. HELBURU ZEHATZAK
LA BATIDORA |
Manuel Calvo Fundazioak “La Batidora” jardunaldia antolatu du. Portugaleteko elkarteen artean berrikuntza bultzatu nahi du jardunaldiak. Izan ere, prestakuntza eskaintzeaz gain, tresnak ere eskaini nahi ditu udalerriko elkarteek sustatu eta inplementatzen dituzten egitasmoak hobeak izan daitezen. “Irabiagailua” jardunaldia Berrikuntza arloko profesionalek dinamizatzen dute “Irabiagailua” jardunaldia Mondragón unibertsitateko Leinn Graduko ikasleekiko elkarlanean. “La Batidora” jardunaldiak helburu du Portugaleteko elkarteetako oso adin desberdinetako kideek gizarte-asmo askotarikoak edukita ere, elkartzea, ikertzea eta beharrezko osagaiak nahastea egunean-egunean egiten dituzten jarduerei begirada berritzaile batez heltzeko. Alta, bada jardunaldi bat ideia asko irabiatzeko baita Portugaleteko elkarteek egiten dituzten proiektuak hobetzeko ere. |