2020EKO DIRU-LAGUNTZAK

Manuel Calvo Fundazioak, bereak dituen xedeak bete nahian dirulaguntza ekonomikoetarako deialdia egin du helburu dutelarik gizarte-esparruan jarduerak burutzea.

Manuel Calvo Fundazioak etengabeko hobekuntza eta berrikuntzarako nahia duenez, iaz hasi zuen Irabiagailu izeneko ekimenarekin aurten ere jarraitu nahi du. Izan ere, deialdi honetan proiektuak aurkezten dituzten erakundeek jardunaldian parte hartu beharko dute. Jardunaldian proposamenez gehiago ikasteaz gain, beroriek berraztertzeko aukera ere izango dute.

Testuinguru hau guztia kontuan hartuta, Manuel Calvo Fundazioak deialdi hau egin du, oinarri-arauak hauexek direlarik:

  

OINARRI-ARAUAK

Lehena: XEDEA

Dirulaguntza hauek xede dute Portugaleten 2020. urtean gizarte-esparruan garatzen ari diren edo garatzeko bidean dauden jarduerak egitea sustatzea. Jarduera horien onuradunek Portugaleteko biztanleak izan behar dute.

Bigarrena: HAUTAGAIAK

Dirulaguntza hauen hautagaiak irabazi-asmorik gabeko edozein elkarte, fundazio eta entitate izan daitezke baldin eta jarduerak Portugaleten garatzen dituztela egiaztatzen badu eta jarduketak gizarte-ekintzakoak badira.

Hirugarrena: PROZESUA

Manuel Calvo Fundazioak oinarri-arauotako 4. atalean zehazturiko balioespen- irizpideak betetzen dituzten proiektu aurkeztuak hautatuko ditu.

“Irabiagailu” jardunaldi parte-hartzaile berri bat egingo dugu, non sormenerako osagaiak nahasturik aurkeztutako proiektuak berriro taxutuko baitira.

Aipatutako jardunaldian profesionalak egongo dira eta antolakuntzaz, sormenaz eta berrikuntzaz arduratuko dira. Horiek horrela, estrategia-ikuspegiak landuko dira entitateek hasierako proiektuak aberastu ditzaten.  

“Irabiagailu” jardunaldira bertaratzen denak edo bertaratzen direnek gai izan beharko dute aurkezten duten proiektuaren lidergoa eramateko. Halaber, jardunaldian proposatzen diren hobekuntzak kudeatzen jakin beharko dute.

Laugarrena: BALIOESPEN-IRIZPIDEAK

Proiektuei lehentasuna emateko, ekimenok balioetsiko dira:

  • Proiektuak garatzeko orduan, antolakuntzan, kudeaketan, diseinuan eta garapenean berrikuntzak egitea.
  • Sektore anitzeko guneak sortzea: soziosanitarioak, sozioedukatiboak, soziokulturalak…
  • Inpaktu soziala izatea bai gizarte-desabantailan dauden kolektibo-kopuruan bai kolektibo horiek txertatzean.
  • Jasangarriak izatea.

Bosgarrena: ZUZKIDURA

Dirulaguntza guztien aurrekontua hamabost mila eurokoa (15.000 €) da. Lehiatzeko proiektu eta entitate-kopurua ahalik eta gehien izan dadin, entitateek gehienez hiruna mila euro (3.000,00 €) jasoko dute. Dena delarik ere, zuzkidura osoa eskaera-faltagatik edo eskaerek deialdiko betekizunak ez betetzeagatik banandu ezik, soberako kopurua dirulaguntzen esleipendunen artean banandu ahalko da salbu eta proiektuaren gastu eta diru-sarreren aurrekontuaren zenbatekoa gainezkatzen ez badu.

Seigarrena: EBAZPENA

Manuel Calvo Fundazioak, egoki deritzon bezala, aurkezturiko proiektuen egokitasuna balioetsiko du. Orobat, ezarritako betekizunen egiaztapena egingo du eta dirulaguntzak banatzeko esleipena erabakiko du. Gaineratu beharra dago fundazioak dirulaguntzok hutsik partzialki aitortzeko eskuduntza ere baduela.

Zazpigarrena: AGIRIAK ETA BETEKIZUNAK

Eskabide-orria egiteko Manuel Calvo Fundazioan agiriok aurkeztu beharko dira:

  • Proiektuaren oroitidazki xehetua. Horretarako, erantsita doan inprimakia bete behar da.
  • Proiektuaren aurrekontua
  • Proiektu bera burutzeko, lortutako edo eskatutako beste dirulaguntza batzuen zerrenda.

Eskatzaileak aurreko deialdietan lehiatu ez badira edo parte hartu zuten azken alditik aldaketak egin badituzte, dokumentuok ere aurkeztu beharko dituzte:

  • Entitatearen edo entitate eskatzaileen estatutuen fotokopia.
  • Entitatearen edo entitateen IFK-ren fotokopia.
  • Entitatearen edo entitateen ordezkari legearen NANaren fotokopia.
  • Entitatearen edo entitateen ordezkaritzaren egiaztapena

Deialdi honetan lehiatu ahal izateko, aurreko deialdietan dirulaguntza jaso duten entitateek hala dagokion azken oroitidazkia nola aurreko dirulaguntzaren gastuen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Zortzigarrena: AURKEZPENA

Dirulaguntzarako eskabide-orria Manuel Calvo Fundazioaren egoitzan (Santa María 1-1, 48920 Portugalete, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) aurkeztu beharko da. Aurkezteko epea 2020ko martxoaren 16an amaituko da.  

Bederatzigarrena: DIRUA JASOTZEA

Abonua ordainketa bakarrean egingo da behin hautatutako proiektuaren hobekuntza-proposamena aurkeztuta. Dirulaguntza banku bidezko transferentzian ordainduko da.

Hamargarrena: HAUTAGAIEN BETEBEHARRAK

  • Aurtengo deialdiko atal guztietako arauak eta betekizunak betetzea.
  • Dirulaguntza ekonomikoaren kontratua sinatzea.
  • Dirulaguntzaren xedea duen proiektua burutzea.
  • Behin jarduera bukaturik, garaturiko jarduera osoa aintzat harturik alderdi zehatz
  • guztien gaineko azken oroitidazki azalpenezko bat aurkeztea. Jarduera burutzeko dirulaguntzaren benetako xedearen egiaztagiriak oroitidazkiari erantsita joango dira. 2021eko martxoaren 1era arte aurkeztu ahalko dira.

Hamaikagarrena: OINARRI-ARAUAK ONARTZEA

Entitate eskatzaileek eskabide-orriak aurkezte soilagatik oinarri-arauok zabaltasunean onartuko dituzte. Berebat, arazorik edo zalantzarik badago, haiek aplikatzeko orduan Manuel Calvo Fundazioak hartzen dituen erabaki taxuzkoak hartzeko eskumena duela eta judidizioz edo judizioz kanpoko edozein ekintza egiteari uko egiten diotela ametituko dute.

Portugalete, 2020ko otsailaren 14a

 

FORMULARIOA (betetzeko deskargatzea)