BERRIKUNTZA-FORMAZIOA

 

2017- LA BATIDORA II : komunikazioa elkarteen tresna estrategikoa

FOTO La Batidora 2

Manuel Calvo Fundazioak martxoaren 28an bigarren urtez “Irabiagailua” jardunaldia antolatu zuen. Saioak helburu zuen batetik, Portugaleteko elkarteen artean berrikuntzak sustatzea eta bestetik, tresna berriak ezagutaraztea eta ematea, elkarteek udalerrian bultzatu eta garatzen dituzten proiektuak hobetzen laguntzeko asmoz.

Aurten berriro ere“Irabiagailua” jardunaldia Funts Project-ek dinamizatu zuen, Mondragón Unibertsitateko Leinn Graduko ikasleen kolaborazio-lanarekin batera.

“Irabiagailua” ekimenak helburu hauxe bete zuen: Portugaleteko irabazi-asmorik gabeko elkarteetako adin guztietako jendea Santa Klara kulturtegian elkartzea. Alta, denek gizarte-helburu desberdinak izan arren egunean egunean garatzen dituzten jarduerak ikuspegi berritzaile batez lantzeko osagai beharrezkoak partekatu, arakatu eta nahastu egin zituzten.

Aurten komunikazioaren arloko osagaiak batez ere irabiatu ditugu. Elkarteek, maiz, garatzen dituzten proiektuek ez dute gizartean eragina izaterik lortzen zeren eta tresnak eta bideak egokiak ez baitira.

Bertaratuei ikuskera sortzaile hori emateko Bilbao Berrikuntza Faktoria-n ikasketak egiten dituzten Mondragón Team Akademy-ko Leinn Graduko ikasleen ekarriak ere izan genituen. Boluntario jardun zuten ikasle horien kolaborazio-lana aparta bezain motibagarria izan zen.

Labur esanda: ideia asko irabiatu genuen jardunaldian, azken batean Portugaleteko elkarteen proiektuak hobetze aldera eta beste berri batzuk ere asmatze aldera.

 VIDEO_LABURPENA. https://youtu.be/DBsr4wfq0Os

 

 2016_LA BATIDORA : Sormena gizarte-eragina lortzeko

Foto1LaBatidora

 Manuel Calvo fundazioak martxoaren 5ean (larunbata) “Irabiagailua” izeneko lan-jardunaldia antolatu zuen helburu zuelarik sustatzea udalerriko elkarteek ikuskera berri eta sortzaileago batez gizarte-ekimen eta proiektuei aurre egin diezaieten. Jardunaldia burutzeko, Funts Project-en laguntza izan genuen entitate dinamizatzaile gisara. Harekin batera, Mondragón Unibertsitateko LEIIN Graduaren ikasleek ere parte hartu zuten.

                                                                                                                                                                                                                 IRABIAGAILUAREN AURKEZPENA .pdf

Irabiagailua” ekimenak helburu hauxe bete zuen: Portugaleteko irabazi-asmorik gabeko elkarteetako adin guztietako jendea Santa Klara kulturtegian elkartzea. Alta, denek gizarte-helburu desberdinak izan arren egunean egunean garatzen dituzten jarduerak ikuspegi berritzaile batez lantzeko osagai beharrezkoak partekatu, arakatu eta nahastu egin zituzten.

VIDEO_LABURPENA: https://youtu.be/FSgjahYnW-U

 

2012_TALLER 3 EN 1

EDUKIAK

Lantegi honek aukera eman nahi die parte-hartzaileei, alegia, irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateetakoei elkarrekin hausnartzeko, gogoetak egiteko eta berrirodiseinatzeko entitateek dituzten zerbitzu eta guneak, beti azken erabiltzailea abiapuntu delarik.

Helburu du ikuspegi berritzailetik jarduerak, zerbitzuak eta guneak birsortzea eta berregitea sormenez eta hainbat estrategiaz baliaturik.

Lantegi honetan tresna eta metodologia berriak jorratuko dira entitate parte-hartzaileek gogoeta eta estrategia berriak egunean egunean erabil ditzaten

Lantegia Funky Projects Bilboko enpresak diseinatu eta abian jarri ere egin du. Bilbon eta Madrilen egoitza duen enpresa horrek sormen estrategikoa eta zerbitzuen diseinua ere lantzen ditu giza-ikuspegia hartuta.

TOKIA ETA EGUNAK

Lantegia Manuel Calvo Fundazioaren egoitzan (Santa María 1-1) egin dugu. Hiru lan-saio izan ditu:

- Lehen saioa: azaroak 10 (larunbata) 10:00etatik 14:00etara

- Bigarren eta hirugarren saioa: azaroak 17 (larunbata) 10:00etatik 19:30era edo  

   20:00etara

PARTE-HARTZAILEAK

Guztira, irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateotako 9 lagunek hartu dute parte lantegian:

PORTURAICES elkartea: Yessica eta Paco

BURGOSEKO ETA GAZTELA-LEONGO ELKARTEA: Juli

CARITAS: Cristina

KARMELGO IKASTETXEKO GURASOEN ELKARTEA: M. Carmen

BIZKAIKO EREDUGINTZA ELKARTEA: Genaro

SAN JOAN BATAIATZAILEAREN OSPITALAREN FUNDAZIOA: M. de los Reyes

MANUEL CALVO FUNDAZIOA: Cristina eta Primi

ONDORIOAK

Lantegia ikerkuntza-laborategia izateaz gain, komunean jarduteko sormenerakoa ere izan zen. Izan ere, parte-hartzaileek, hiru taldetan banatuta, gogoetei ekin zieten entitateetan jarduketa-estrategia berriak ezartze aldera. Lantegiko hiru entitate parte-hartzaileren inguruan aritu ziren. Hona hemen talde banatan eginiko jarduerari buruzko bideo-saioa:

BURGOSEKO ETA GAZTELA-LEONGO ELKARTEA:  http://youtu.be/PcTTfLc-4nw

PORTURAICES ELKARTEA: http://youtu.be/tJeNr7JxuJY

BIZKAIKO EREDUGINTZA ELKARTEA: http://youtu.be/gYJrW9EopVo

“HIRURAK BAT” -PORTUGALETE: http://youtu.be/AjiDBv3bEhM