Zein da gure ardura

 

Manuel Calvo Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, onura publikotzat aitortua. Bere konpromisoa gizarte-ekintzari begirakoa da bai Portugaleten bai eragina izan dezakeen eremuan. Asmoa da gizarte-ekintzaren aldeko proiektuak sustatu eta bultzatzea. Halaber, gizarte-bazterkeria pairatzen duten taldeen alde batez ere, lan egiten duten entitateei lagundu eta aholku eman nahi die.

Manuel Calvo Fundazioak ikurra izan nahi du gizarte-arloan ekintzabideak zabaldu nahi dituzten eragileentzat, sektore publikoan zein pribatuan. Hala izatea ere nahi du gure jardunbidean parte hartzen duten erakunde eta elkarte guztientzat. Izan ere, Portugaleteri eta bere eragina izan dezakeen eremuan ere gainbalioa eman nahi dio zeren eta ekintza-autonomia, pertsonekiko kolaborazioa, jendearekiko gertuko tratua, pertsona zein ideiekiko zabaltasuna eta etengabe hobetzeko nahia baloratzen baititugu.