Gure historia
Manuel Calvo Fundazioa 1904an eratu zen, Manuel Calvo y Aguirrek bere testamentuan hala eskatuta. Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministerioak 1920ko abuztuaren 20an emandako Errege Aginduari jarraiki ongintza erakunde partikulartzat jo zuen.
Jatorrizko borondatearekin bat eginda eta geroago egin diren egokitzapenekin ere bat etorrita, Fundazioaren eginkizunek aipatzen dute, besteak beste, anoa bat lapikoko eta ogi zati bana egunero behartsuei banatzeko ohitura karitatetsua izatea edo beste helburu sozial bat garaian garaiko.
Portugaleteko alkateak, Portugaleteko Udalbatzak izendaturiko zinegotziak eta Portugaleteko Santa María basilikako parrokoak osatzen dute Fundazioaren gobernu-organoa.
Berrogei urtez (40) gutxi gorabehera jantoki-zerbitzurik egon gabe herriko behartsuei lapikokoa eta ogia ordainarazteko, Fundazioak 2004an bere jarduerari ekin zion estatutuaren xedapenei jaramon eginez haiek baitzioten Fundazioaren eginkizunak gaurko garaietara ere egokitzeko moduan zeudela helburu soziala edukita.
Urte hartan Diru-Laguntza Ekonomikoen lehen deialdia egin zen. Helburu du Portugaleten gizarte-arloan jarduerak sustatzea eta gure udalerrian gizarte-bazterkeria pairatzen duten biztanleak onuradunak izatea.
Halaber, gaineratu behar dugu 2008. urtean eginkizunak hobeto lortze aldera, Portugaleten gizarte-ekintzaren arloan, fundazioak duen zeregina berriro aztertu zela.