Nor gara

 collageazul

Manuel Calvo Fundazioa 1904an sortu zen, Manuel Calvo y Aguirrek bere testamentuan hala eskatuta.

Jatorrizko urteetan abian jarri zen jantoki bat Portugaleteko behartsuei zuzenduta. Fundazioak, berrogei (40) urtez jardun gabe egon ondoren, 2004an, aldiz, bere gizarte-helburuak egokitu zituen garai berrietara. Urte hartan, estraineko aldiz, Portugaleten martxan jarri zen gizarte-jarduerak sustatzeko Diru-Laguntzen deialdia. Handik lau urtera, 2008. urtean, ondoren zehaztuko ditugun jarduketetarako ildo lehentasunezkoak ezarri ziren:

    1. Jardunbide zuzena Portugaleteko gizarte-elkarteei sostengua emateko, boluntariotza sustatzen dutenei batik bat.
    2. Unean uneko jardunbidea gizarte-taldeek egoera zehatzetan dituzten beharrei erantzuteko.
    3. Lankidetza beste entitate pribatu zein publiko batzuekin: Adaka (Portugaleten Boluntariotza Sustatzeko Zerbitzua) abian jarri zen, Portugaleten Boluntariotza Sustatzeko Udalaren zinegotziaren laguntzaz.